lunes, 2 de marzo de 2015

BARRIA 2014-2015

BARRIA-ECO SCHOOL 14-15
Barria antzinako komentu bat da. Gasteiztik gertu dago, Araban. Eco school izeneko ekintzaren barruan egon nintzen joan den abenduan. Klaseko adiskideekin egon nintzen aste bete bat pasatzen. Gurekin ikastetxeko zenbait irakasle ere egon ziren: Carrillo, Asier, Arrate eta Txomin, eta ekintzako arduradunak (Oli, James, Ander, Berta eta Ashly) ere bai, noski.

Ekintza guztiak ingelesez egin genituen, adibidez egunkari bat idatzi, mendira joan, marraztu, jolastu, argazkiak atera genituen, etab...

Niri gehien gustatu zitzaidana, menditik ibiltzea izan zen eta gutxiena, egin genuen marrazki bat.

Uste dut ondo etorri zitzaigula elkar hobeto ezagutzeko eta gainera primeran pasatu genuen. 



ANIMALIA EXOTIKOAK

ANIMALIA EXOTIKOAK
Gaur egun pertsona askok animalia exotikoak erosten dituzte merkatu beltzan. Erositako animaliak ezin dira legez saldu eta gainera arriskutsuak izan daitezke, adibidez, lehoiak, kaimanak, suge handiak, etab…
Nire ustez pertsona horiek ez dakite nolako arriskuak hartzen dituzten honelako animaliak erostean, umeentzako edota osasunerako ere bai. Batzuek erosten dituzte ikuskisunetarako (zoo, zirkoak...) beste batzuek “originalak” izateko, eta askotan txikiak (kumeak) nahiago dituzte baina gero haztean ez dakite zer egin haiekin eta baztertu egiten dituzte).
Horregatik animalia bat (edozein animalia) erosi baino lehen ondo pentsatu behar dugu, egingo dugunaz eta haiek zaintzeak ekarriko dizkigun lanak, arazoak, gastuak eta baita arriskuak ere kontutan izan.
Eta ez hori bakarrik, pentsa dezagun animalia horiei sufrimendu handiak ere, eragiten dizkiegula (erdia baino gehiago hiltzen bait dira bidaian).